Ultra Trail-eko 130 km programa

Aurkezpena

Ultra Trail naturan egiten den lasterketa bat da, bakarka edo 2 lasterkariko taldeka, etapa bakarrean; 2019ko maiatzaren 31n eginen da, Baigorrin. Ibilbideak itzuli bat egiten du, nonbait han 133 km-koa, 7500 m-ko desnibel positiboarekin, Baigorritik abiaturik, Baigorrirat heltzeko.


Izen ematea eta prezioa

130 km-ko Ultra Trail-en izena emateko epea 2019ko urtarrilaren 5ean hasiko da, ebiakoitzarekin (larunbata), 09:00etan; orotarat, 500 lekutan mugatua da (banakoak + biko taldeak).

2019ko prezioa 95€-tan finkatua da lehiakide bakotx (190 € taldeko).

Bali den mediku agiria (edo lizentziaren kopia) eman behar da, nahi ala ez, eskaera orria bali izateko eta linean pagatzeko orrian sartzeko. Kasu! Bali den mediku agiria edo lizentzia duten dosierrek lehentasuna ukanen dute. Izen ematea onartua izanen da eta sosa zure kontutik hartua izanen da mediku agiria edo lizentzia bali egin ondoan, ez lehenago, eta hori, leku libreak gelditzen diren heinean.

Hemen: 2019ko lasterketarendako bali den mediku agiri baten eredua telekarga ezazu.



Programa 

2019ko maiatzaren 30a, ortzeguna:

  • 09:00etarik 21:00ak arte: Bizkarrekoen hartzea, Plaza Xokon (nortasun agiria erakutsirik) eta nahitaezko materialaren kontrola
  • 18:00etan, Ultra Trail aitzineko argibideak emanen dira, Baigorriko herriko etxeko plazan
  • 18:00etarik goiti: Pasta party, ezker paretan (izena eman dutenentzat ~ 10 €)

2019ko maiatzaren 31, ortziralea:

  • 05:00etan Baigorrin: Ultra Trail herriko etxeko plazatik abiatuko da
  • 14:00etarik 23h30ak arte: Lehiakideak Urepeleko bizigunetik (72. km-a) pasatuko dira
  • 22:00ak irian: Ultra Trail-eko lehen lasterkariak Baigorriko herriko etxeko plazarat helduko dira

2019ko ekainaren 1.a, ebiakoitza (larunbata):

  • 17h30ak irian: Ultra Trail-eko azken lasterkariak Baigorriko Herriko Etxeko plazarat helduko dira
  • 18:00etan: Podiumak eta sarien ematea, helmugan
  • 19:15etan: Aperitifa Irulegiko Sotoan (Baigorriko ezker paretaren parean)
  • 21:00etan: Zikiro besta ezker paretan (izena eman dutenetzat, 600 leku ~ 20 €)

JE M’INSCRIS !

aMBULANCES GARAZI2) Cegeclim Energies